ZERBITZUAK

IaaS

Hodei-zerbitzariak
  • Askotariko zerbitzariak, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzeko.
  • Eskalagarritasuna. Baliabideak areagotu edo murriztu egiten dira, beharren arabera.
  • Segurtasun, babes eta errendimendurik handiena.
Biltegiratzea
  • SSD blokeak biltegiratzea errendimendurik handienarekin.
  • •Fitxategiak NFSn oinarrituta biltegiratzea, baliabide partekatuak sortzeko.
Objektuak biltegiratzea
  • Objektuak biltegiratzeko zerbitzua, S3 estandarrarekin bateragarria, eskalagarria, segurua eta errendimendu ezin hobearekin.

Kolokazioa

Kolokazio-zerbitzuak
  • Kolokazio-zerbitzuak gure Tier IV datu-zentroetan, erabilgarritasun- eta segurtasun-maila gorenekin.
  • Konektagarritasun-aukera bat baino gehiago.

Kubernetes kudeatuak

Kubernetes kudeatuak
  • Zerbitzu horren bidez, erabiltzaileek erraz hedatu dezakete Kubernetes kluster bat, eskariaren arabera eskalagarria den ingurune batean, segurtasun-neurri guztiekin eta kostuak aurreikusita.

Segurtasuna

BaaS
  • Hirugarren kopia esternalizatzea.
  • Babeskopia-soluzioak, Commvault edo Veeam Backup oinarri dituzten zerbitzu gisa.
DRaaS
  • DR (hondamendietatik berroneratzea) Zerton oinarritutako zerbitzu gisa.
  • DR diseinu pertsonalizatua, ingurune bakoitzaren beharren arabera.
Suebaki kudeatuak
  • Sare-arkitekturara ondoen egokitzen diren suebaki-soluzio pertsonalizatuak. Suebaki perimetralak, WAF.

DDoS protect
  • Akordioak fabrikatzaileekin, gure datu-zentrotik DDoS aurkako soluzioak eskaintzeko.

Networkinga

ADI Direct Connect
  • Hari esker, AWS eta Azure zerbitzuekin konektatu daitezke gure datu-zentroetan ostatutako zerbitzuak.

Cross Connect
  • Datu-zentro desberdinetan kokatutako inguruneen arteko konexioa.

Konektagarritasun-aukerak
  • Zenbait konektagarritasun-aukera gure datu-zentroekin, VPNarekin, linea dedikatuarekin…

Karga orekatzeko gailuak
  • NLB eta ALB, aDik kudeatuta.

Hodei pribatua

Egokigarri den azpiegitura
  • Errendimendu-, pribatutasun- edo adostasun-eskakizunek ingurune dedikatu bat izatea eskatzen dute. Hori horrela, aDin merkatuko teknologia nagusietako profesional adituak ditugu, eta haiek diseinatuko dute proiektuaren behar espezifikoetara egokitzen den soluzioa. Hodei-eredu pribatu bat, gure adituek mantendutako azpiegitura malgu, seguru eta fidagarriarekin.

Adimen artifiziala

IA ereduak
  • aDin aliantzak ditugu datuen eta adimen artifizialaren alorreko enpresa adituekin, eta, elkarrekin, datuaren balio-kateko beharrezko zerbitzu guztiak eman ditzakegu, baita adimen artifizialeko balio-proposamen bat sortu ere, negozio-beharrei erantzungo dieten IA as a Service ereduak garatu ahal izateko.
  • Datuak analizatzeko plataformak, LLM lengoaia-ereduak, eta datuak analizatzeko eta prozesatzeko proiektuak.

Paas

Garapenerako plataforma
  • Ingurune oso bat, aplikazioak eraiki, probatu, hedatu eta mantentzeko, azpiko azpiegitura kudeatu beharraz arduratu gabe.
DBaaS
  • Erabat kudeatutako datu-baseetarako eskaripeko sarbidea, erabiltzaileak instalatu, konfiguratu eta mantendu beharrik gabe.
  • aDiri esker, erakundeak datuen garapenean eta analisian zentratu daitezke, erabilgarritasun handiz, segurtasunez eta eskalagarritasun automatikoz.
Data Fabric
  • Arkitektura bateratua, ingurune batean baino gehiagotan (tokikoak, hodeikoak edo hibridoak) banatutako datuen kudeaketa integratua ahalbidetzen duena.
  • aDik datuak seguru, modu automatizatuan eta denbora errealean eskuratzeko aukera ematen du, eta datuon aurkikuntza, gobernantza eta erabilera eraginkorra errazten ditu erakunde osoan.
SAP Cloud ingurunea
  • SAP Cloud inguruneak aDiren datu-zentroetan.

Oracle
  • Ingurune osoa hodeian, enpresa-aplikazioak garatzeko, integratzeko, babesteko eta aztertzeko. Hari esker, ITko eta garapeneko taldeek berrikuntza azeleratu dezakete tresna aurreratuekin, automatizazioarekin, segurtasun integratuarekin eta teknologia irekiekiko bateragarritasunarekin, guztia ere azpiegitura sendo eta eskalagarri baten gainean.