Nor gara gu ?

aDi DATA CENTER EUSKADI

hurbileko proiektu gisa sortua da.

LEHEN MAILAKO datu-zentroen sare bat, ekimen publiko-pribatuari esker sortua.
Haren egitekoa da tresna NEUTRALA ETA BEREIZGARRIA izatea. Sektore publiko eta pribatuaren trantsizio digitaleko estrategiak babestuko ditu, eta, era berean, datua alderdi kritikotzat daukaten enpresen ekosistema berri bat erakarriko du.


adi

  1. Adi gelditu zen ate ondoan. Herri osoa eduki zenuen adi zeure inguruan.
  2. (laburtua) [Atlantic Data Infrastructure-tik]

aDi Atlantikorako portu berria da. Pertsonentzat, enpresentzat eta erakundeentzat baliotsuenak diren ondasunen biltegiratze, banaketa eta segurtasun behar berriei erantzuten dien portu bat; zure datuak.


aDi: proiektu irekia

Lankidetza publiko-pribatuari atxikia.

Sektore teknologikoan lider diren erakunde eta enpresak batu izanari esker, aDi Atlantic Data Infrastructure abangoardiako proiektu gisa sendotu da. Berrikuntzara irekita dago, eta datuak biltegiratzeko eta prozesatzeko soluzio efizienteak eskaintzera bideratua da. Elkarlaneko ikuspegiari esker, erakunde publiko eta pribatuek jakintza, baliabideak eta esperientzia partekatu ditzakete, plataforma seguru, eskalagarri eta jasangarriak garatzeko.

aDi Atlantic Data Infrastructuren eskualdearen lehiakortasun teknologikoa eta eraldaketa digitala sustatu nahi ditugu, eta, horretarako, sinergiak bultzatzen ditugu eragileen artean, etorkizuneko erronkei arrakastaz heltzeko. Gure helburua da informazio-sistemen erresilientzia eta efizientzia indartzea. Ildo horretan, 4.0 industriarako trantsizio arina errazten dugu, eta datuak kudeatzeko eredu berri baten oinarriak ezartzen ditugu, konfiantzan, gardentasunean eta jasangarritasunean oinarrituta.

Gure bazkideak